Kurt Wallander ez da ari bere bizitzako unerik gozoena pasatzen:
familia harremanak gaiztotu egin zaizkio, gehiegi edaten du,
lo gutxi egiten, zabartzen ari da itxuraren aldetik... Hala
eta guztiz ere, Lenarp aiton-amona baserritarren hilketaren
ikerketa bere gain hartzen du. Agurea modurik baldarrenean
izan da torturatua hil arte; amona, berriz, arnasarik gabe uzteraino
estrangulatu dute; azken hatsa bota baino lehen, ordea, "kanpotarra"
hitza ezpaineratu zaio.
Arrazismoa pil-pilean dagoen gizarte batean egin beharko du
lan Wallander komisarioak. Badaki, gainera, onbera itxurako
larru askoren azpian munstrorik handienak ere gorde daitezkeela.
Ez du, bada, bizi den gizartearenganako aparteko fede onik...