FRUITU ETA BARAZKIEN INBENTARIOA

FRUITU ETA BARAZKIEN INBENTARIOA

Editorial:
Kalandraka/pamiela
EAN:
9788491721000
Año de edición:
Materia
NATURALEZA
ISBN:
978-84-9172-100-0
Páginas:
80
Encuadernación:
TAPA DURA
Idioma:
EUSKERA
Ancho:
220
Alto:
310
Disponibilidad:
No disponible
Colección:
SIN COLECCION

Fruituen artean, drupak (fruitu hezurdunak), baiak (hezurrik gabe, baina bihi bat edo batzuk dituztenak), oskoldunak (intxaurrak, esate baterako), zitrikoak, eta beste batzuk ikusiko ditugu hemen. Barazkien  artean, lekaleak, barazki berdeak eta tuberkuluak bereiziko ditugu. Aipatuko ditugu, baita ere, elikagai elaboratuago batzuen jatorrian dauden landareak...
 
 Fruitu eta barazkien inbentarioa (irudiduna) liburuak ehun bat mokadu goxo biltzen ditu: landare jangarriak, gordinik edo kozinatuta jan daitezkeenak. Fruituak, zurtoinak, erraboilak, sustraiak, haziak, hostoak, loreak? baita horien lehengaietatik ateratzen diren produktuak ere, hala nola tea, kafea, marmelada, edo txokolatea. 
 Espeziak, perretxikoak eta algak ere jaso dira. Batzuk oso ezagunak ditugu: esate baterako, mahatsa edo patata; beste batzuk, arrotz samarrak dira, hala nola karanbola, edo izen bitxia dutenak, Judasen belarria, kasu.
 
 Paule Lacroix ingenieritza agronomoko doktoreak irakurketa zientifikoa  egin dio liburuari, eta bertan argi bereizten dira landarearen kontzeptu botanikoa eta sukaldaritzan eman zaion izena, jateko prestatzen denean sortzen dena.
 
 Bestalde, obra honek azpimarratu nahi du biodibertsitatearen, jasangarritasunaren eta elikadura osasungarriaren garrantzia.
 
 Kolorearen arabera sailkatuta, inbentario eder honetako fruitu eta barazkiak modu askotara agertzen dira: jatorria duten loreari loturik,  naturan aurkitzen diren bezala edo bertatik bildu ondoren, osorik edo  zatikatuta?
 
 Landareekin batera marraztu diren animaliak (intsektuak -erleak, kasu-, hegaztiak, narrastiak eta belarjale txikiak) lagungarri dira landare bakoitza bere ingurunean kokatzeko.

Materia en Libreria Didot

Kalandraka/pamiela en Libreria Didot

  • KATUTXO ETA OPORRAK
    Titulo del libro
    KATUTXO ETA OPORRAK
    ROSELL, J.F. / VON KITZING, CONSTANZE
    Kalandraka/pamiela
    Azken eskola eguna zen. Katutxo eta bere lagunak oporrak zertan emango zituzten kontu-kontari ari ziren. -...
    No disponible

    11,00 €

  • Ezinbesteko nanoliburuak 1
    Titulo del libro
    Ezinbesteko nanoliburuak 1
    AA.VV
    Kalandraka/pamiela
    Zazpi liburuxka kutxatxo batean  KALANDRAKA eta PAMIELA argitaletxeen eskutik, egungo egileen ipuin e...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    11,00 €

  • DUVOISIN KAPITANAREN MALURA
    Titulo del libro
    DUVOISIN KAPITANAREN MALURA
    Nº 35
    Altonaga Sustatxa, Kepa
    Kalandraka/pamiela
    No disponible
  • ZEIN POLITA DEN PANAMA!
    Titulo del libro
    ZEIN POLITA DEN PANAMA!
    CARLE, ERIC
    Kalandraka/pamiela
    Hartz txikia eta tigre txikia adiskidetasunaren eredu dira. Toki idealaren bila eginiko bidaiak heldutasuna eta...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    16,00 €

  • GOIKOAK ETA BEHEKOAK
    Titulo del libro
    GOIKOAK ETA BEHEKOAK
    SENDAK, MAURICE
    Kalandraka/pamiela
    Album honetako alderdirik azpimarragarriena haren proposamen estetiko eta narratiboaren originaltasun eta soilt...
    No disponible